Garun

Garun AkademiaGarun akademia

Tolosan aurkitzen den formazio eta ikasketa akademia bat gara. Gure akademian, adin eta maila ezberdineko ikasleen arrakasta akademikoa dugu helburu, bakoitzaren beharrak, gaitasunak eta gabeziak kontuan harturik klase pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.

Geroz eta prestakuntza hobea behar den gizarte honetan, inor atzean gelditu ez dadin, haur, gazte zein helduen ikasketa prozesuan parte hartzen dugu errefortzu lana eginez eta gainera auto-gestioa bultzatzen dugu teknika aproposak erabiliz eta irakatsiz.

Alor akademikoaz gain, psikopedagogia edukatiboa ere lantzen dugu beharren arabera. Norbanakoaren egoera aztertu, zailtasunak landu eta honela bultzada bat emanez konfidantza indartzeko.

Adin bakoitzak planteatzen dituen intriga eta beharrak detektatzen ditugu eta kurtso eta tailer ezberdinak lantzen ditugu.

Gure akademia argazkietan

Kokapena